XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta nola beste espezieekiko elkarreragiketan, gure ikusmoldea alda daitekeen.

Horrexegatik irizten diot interesgarrien zehaztasunez kontatzeari.

Elementu eragilea nimiñoa izan zen, ia beti bezala.

Baina kontua askoz lehenagotik zetorren, aurreko egunetan Lauraren sufrimendua somatzen bainuen, barrenak lehertzear zeuzkala, nahiz eta kanpotik eguneroko itxura eman.

Zaila zitzaidan distantzia jartzea, ez da eroso tristurak menderatutako bizitza batean bizi izatea.

Atzo goizean, Laura/ni ikasgelan sartu eta gure lekuan jarri ginen.

Irakaslea oraindik etorri gabe, ikaskide gehienak atzeko txokoan zeuden, Mario eta Xoanaren mahaien inguruan, biribil moduko bat eginez.

Gu ere harantz joan ginen, zer gertatzen ote zen ikustera.

Xoana negarrez ari zen, kuxkurtuta, eta Mario bere zapiaz saiatzen ari zen norbaitek beren mahaietan pintatutakoa ezabatzen: IJITORIK EZ! PORTUGESAK, AFRIKARA!.

Idatziaren ondoan, esbastika gorri batek osatzen zuen mezua.

Baina Marioren afana alferrikakoa zen, (...)